ZirIKTeroak

IKTero saltsero eta zirikateroen taldea

Sare honi buruz

Aldaketa garai interesgarria bizi dugu irakaskuntzan. Teknologia berriak bete-betean sartu dira irakasleon zereginean. IKT konpetentziak nonahi aipatzen dira; ez da erraza, ez, gertatzen ari den iraultza honetan eroso sentitzea. Horregatik, euskalduna bezalako komunitate txiki batean, esperientziak partekatzea, ezagutza trukatzea... derrigorrezkoa ikusten dugu erronka berriei arrakastaz erantzun nahi badiegu.

Web 2.0 izenez ezagutzen den internet berriak izugarri sinplifikatzen du elkarlana eta kolaborazioa, komunikazioa eta elkarrizketa. Horretarako eskura ditugun tresnak sinple eta erabilerrazak dira; horren eredurik garbiena sare hauxe duzu. Txoko honetan gure ekarpenak eta galderak, gure asmoak eta nahiak besteekin partekatzeko aukera izango dugu oso modu errazean.

ZirIKTeroen gune honek irakasle euskaldunen komunitate irekia, partehartzaile eta kolaboratiboa izan nahi du. Edozein ikastetxe, unibertsitate edota euskaltegiko irakasle bazara eta komunitatera zer eskainia baduzula pentsatzen baduzu, eman zure izena. Aitzitik, zeure burua hartzaile moduan ikusten baduzu, zure jakinmina eta ikasteko gogoa asetzeko eman ezazu zure izena berdin-berdin; ez zara damutuko!

Gehiago jakiteko:

Sareari buruz

Erabilpen irizpideak

Harremanetarako

Azken orduko jarduna

david david(e)k 'ondo pasa oporretan' blog bidalketa argitaratu du. Jul 1
Abel Abel(e)k bideo bat gehitu du: Segapotoen erabilera bitxiak
Segapotoen erabilera bitxiak
Jun 27
jolaus jolaus (e)k erantzun dio Dell E series berriak abuztuan merkaturatuko dira eztabaidari. Jun 25

Argazkiak

Kargatzen...

 

Blog sarrerak

ondo pasa oporretan

bada hori, ondo pasa eta energiak berritu. nik behintzat iraila arte utziko ditut gure egunerko premia planak, driverrak, smashup-ak, pluginak, ultraportatilak, IKEako armairuak egokitzeko planak, openoffice eta mikrondas sinkronizatzeko tutorialak eta bar. ea datorren ikasturtea, gure bill gatesek filantropia egiten duen bitartean, mundu mailan debekatzen duten software propietarioa, txikikuatrek hauteskundeak irabasten dituen, ikasweb firefox3rekin kudeatzeko aukera dagoen eta antxoak buelta… Jarraitu

david, Data: 2008-07-2 Ordua: 0:00 - Iruzkin1 (Gehitu)

Zerbitzari gelak

Gure ikastoletan zerbitzari gelak esartzerakoan beti toki egokiak aukeratzen ditugu... zorionez beti baten bat txarrago dago, edo hori espero dugu...

ipconfig /flushdns

egiteko beharrezkoa den guztia txukun eta eskuragai.

Ibon Burgoa, Data: 2008-06-25 Ordua: 10:15 - Ez dago iruzkinik (Gehitu)

Ultraportatil egokiena autatzeko gida

Asus E3 blogaren bitartez webgune honetaz ohartu naiz. Bertan, gaur egun modan dauden ultraportatil edo netbook delakoak aukeratzeko ideia batzuk plazaretzen dituzte. Artikulua irakurri eta gero eta kontutan izanda nahiko errealista dela, España mailan salgai dauden edo laster egongo direnak bakarrik agertzen ditu, Acer Jarraitu

Javier Burgoa, Data: 2008-06-17 Ordua: 22:30 - 7 iruzkin (Gehitu)

Wine 1.0 kalean da

Hamabost urte pasatxo bete dira Wine proiektua abian jarri zenetik. Software askearen munduan ni bezalako hasiberri batentzat harrigarria izan da konturatzea Wine ez dela emuladore bat (hortik omen dator bere izena gainera; Wine Is Not an Emulator). Dena den, benetan zernolako softwarea den ulertzea ere, oso konplikatua egiten zait. Beraz, utzi ditzagun definizo zehatzak alde batera eta esan dezagun, hitz arruntekin, Wine Window…

Jarraitu

jolaus, Data: 2008-06-17 Ordua: 20:22 - Iruzkin1 (Gehitu)

Bizkaiko Aldundiak Internet Herritarri Hurbiltzeko Ekimena

EITB24-ren eskutik Bizkaiko diputatu nagusia prentsan berri zirraragarri bat plazaratu du. Bizkaiko Foru Aldundiak 17,4 milioi € gastatuko ditu bi ekimenetan. Diputatuaren esanetan Helbide hori edozein nabigatzailetik erabili ahal izango da, ez da ordaindu behar izango, hizkuntza bitan egongo da eta ez du publizitaterik edukiko. Gainera, 5 gigako edukiera izango du mezuak g… Jarraitu

Ibon Burgoa, Data: 2008-06-13 Ordua: 10:00 - 2 iruzkin (Gehitu)

 
 

ZirIKTeroak(r)i buruz

jolaus jolaus izan da sare sozial hau Ning(e)n sortu duena.

Zure sare sozial propioa Ning-en sortu doan!

Informazio kanala

JClic euskaraz!

Santurtziko Udal Euskaltegiak hezkuntza-jarduera multimediak sortzeko JClic programa euskaratu du.

EDUTEKA - Estándares Tecnológicos para Directivos Escolares

Estandar Teknologikoak zuzendaritza taldeentzat

ASUS | Eee PC

EeePC Asus berrien iragarpena. Berrikuntzekin datoz: pantaila handiagoak, bateria hobeak, disko gogorra (Eee PC 1000H)... Ikasys proeiktua berri hauekin erakargarriagoa izango da, ezta?

BBC NEWS | Business | Honda makes first hydrogen cars

Hondak "erregai" bezala hidrogenoa erabiltzen duen lehenengo autoa komertzializatu du. Gure blogean jorratzen ditugun gaiekin zerikusi handia ez badu ere, garrantzi handiko albistea dela iruditzen zait.

ZirIKTeroak Ikurra

Zabaldu hitza! Lortu zeure ZirIKTeroak sareko ikur propioa zure Myspace orrirako edo webgunerako. (Lortu kodea)

Edukien lizentzia

Besterik adierazi ezean, gune honetan aurkituko dituzun eduki guztiak Creative Commons by-nc-sa 3.0 lizentziarekin argitaratzen dira.

Creative Commons License

 

© 2008   Created by jolaus on Ning.   Create your own social network

Arazo baten berri eman  |  Iruzkinak  |  Isiltasun-politika  |  Erabilpen baldintzak